Txirrindularitza
Euskaltel-Euskadira
Igor Gonzalez de Galdeano bueltan da
Erredakzioa
Arabarrak talde laranjaren zuzendari kargua hartuko du eta dagoeneko hurrengo denboraldirako taldea osatzeko lanetan murgilduta dago.
-
Igor Gonzalez de Galdeanoren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Arabarrak taldearen kirol zuzendari kargua hartuko du eta ekainaren 30ean lanean burubelarri hasi daiteke. Frantziako Tourra ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 22an bukatuko da.
Duela bederatzi hilabete inguru taldea uztea erabaki zuen Galdeanok. "Arrazoi pertsonalak" argudiatu zituen bere bizitza profesionala beste norabide batzuetara bideratzeko erabakia.
Aurretik aipatutako egunkariaren arabera, Galdeano hurrengo denboraldirako taldea osatzeko lanetan murgilduta dago jada.