Itxi

Txirrindularitza

2023 DENBORALDIA

Azparren anaiak elkarrekin arituko dira Euskaltel-Euskadin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Enekoitz Azparren bigarren taldetik igo dute, eta, horri esker, bere anaia Xabier Mikelekin batera arituko da datorren denboraldian.

  • Enekoitz y Xabier Mikel Azparren.

    Enekoitz y Xabier Mikel Azparren. Argazkia: @euskaltelteam

Azparren anaiak, Xabier Mikel eta Enekoitz, Euskatel-Euskadin arituko dira datorren denboraldian. Anaietako gazteenak datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du; nagusiak, aldiz, beste urtebetez jarraituko du taldean..

Enekoitz bigarren taldetik lehenengora igo da, Iker Ballarin (2020), haren anaia Xabier Mikel (2021), Asier Etxeberria, Unai Iribar eta Xabier Isasa (2022) txirrindularien urratsak jarraituz, baita aurten Laboral Kutxan taldekide izan duen Xabier Berasategirenak ere.

Xabier Mikelek (1999), bere aldetik, hirugarren denboraldia beteko du Euskaltel-Euskadin. 2021ean egin zuen debuta. 2022an brontzea lortu zuen Espainiako Txapelketako erlojupeko proban. Bestalde, Espainiako Vueltan ere parte hartu zuen.

 Hauek dira Euskaltel-Euskadi taldea osatzen duten txirrindulariak: Enekoitz Azparren (2002), Xabier Mikel Azparren (1999), Ibai Azurmendi (1996), Iker Ballarin (1997), Xabier Berasategi (2000), Mikel Bizkarra (1989), Joan Bou (1997), Carlos Canal (2001), Unai Cuadrado (1997), Asier Etxeberria (1998), Peio Goikoetxea (1992), Unai Iribar (1999), Xabier Isasa (2001), Mikel Iturria (1992), Txomin Juaristi (1995), Juan Jose Lobato (1988), Andoni Lopez de Abetxuko (1999), Gotzon Martin (1996), Luis Angel Mate (1984) eta Antonio Soto (1994).