Itxi

Txirrindularitza

Berritzea

Tania Calvok eta Usoa Ostolazak 2023ra arte berritu dute Laboral Kutxarekin

I. G. | EITB MEDIA

Bi euskal txirrindulariek heldutasuna eta esperientzia ematen diote Ion Lazkanoren bloke gazteari, biak taldean 2021az geroztik.

  • Tania Calvo

    Tania Calvo. Irudia: @LABORALKutxaTeam

Tania Calvok eta Usoa Ostolazak urtebeterako berritu dituzte kontratuak Laboral Kutxarekin, 2023ra arte, beraz, beste denboraldi batez jarraituko dute Euskadi Fundazioko emakumezkoen taldean.

Bi euskal txirrindulariek heldutasuna eta esperientzia ematen diote Ion Lazkanoren bloke gazteari, biak taldean 2021az geroztik. Gipuzkoarrak txirrindularitzan jarri du arreta guztia, 2021era arte Triatloian eta Duatloian aritu ondoren. Arabarrak, berriz, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko anbizioa bizirik mantentzeko aukera du.

2022 honetan, Ostolazak txirrindularitzako bere lehen garaipena lortu du, Larrabasterran, eta bigarren izan zen Arrigorriagan. Gainera, debuta egin du WorldTour lasterketetan, Itzulia edo Ceratizit Challenge by La Vuelta, kasu. Calvo, berriz, 8. izan zen Valentziako Itzulian; Omnium eta Madison Espainiako txapelduna eta 7. Kanporaketako Munduko Txapelketan.