Txirrindularitza
Kontratu berritzeak
Barrenetxeak, Murguialdayk eta Etxeberriak kontratuak berritu dituzte Caja Rural-Seguros RGA taldearekin
EITB Media
Hiru txirrindulariek Nafarroako taldean jarraituko dute 2023an. 2000. urtean jaiotakoak dira hirurak eta 2021ean egin zuten debuta lehen taldearekin.
-
Murguialday, Barrenetxea eta Etxeberria Caja Ruraleko txirrindulariak. Foto: @CajaRural_RGA
Jon Barrenetxea, Jokin Murguialday eta Josu Etxeberria txirrindulariek Caja Rural-Seguros RGA taldean jarraituko dute 2023an, ostegun honetan kontratuak berritu ostean beste denboraldi batez.
Hirurak 2000. urtean jaiotakoak dira, 2021 denboraldian egin zuten debuta lehen taldearekin eta Caja Rural-Seguros RGArekin eman zituzten lehen urratsak Kontinental Mailan.
Kontratu berritze horiekin, Nafarroako taldeak hiru txirrindulari gazteak taldean mantentzea lortu du.