Itxi

Txirrindularitza

116. edizioa

Arnaud Demarek Paris-Tours irabazi du bigarren urtez jarraian

I. G. | EITB MEDIA

Groupama taldeko frantziarrak 91. garaipena lortu du igande honetan profesionaletan eta zazpigarrena aurtengo denboraldian.

0:22
Arnaud Démare

Arnaud Demare (Groupama-FDJ) frantziarrak irabazi du igande honetan Paris-Tours klasikoa, bigarren urtez jarraian, lasterketaren 116. edizioko esprint masiboan bere abiadura gailenduta.

31 urteko txirrindulariak 4:53:01eko denboran egin ditu Chartres eta Tours arteko 213,5 kilometroak, eta Edward Theuns (Trek-Segafredo) belgikarraren eta Sam Bennett (BORA hansgrohe) irlandarraren aurretik gailendu da.

Groupama taldeko frantziarrak 91. garaipena lortu du igande honetan profesionaletan eta zazpigarrena aurtengo denboraldian.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - DEMARE Arnaud (Groupama) 4:53:01

2 - THEUNS Edward (Trek) d.b.

3 - BENNETT Sam (BORA) d.b.

4 - CONSONNI Simone (Cofidis) d.b.

5 - EMOZZATO Luca (B&B) d.b.

6 - VAN GESTEL Dries (TotalEnergies) d.b.

7 - DUJARDIN Sandy (TotalEnergies) d.b.

8 - LOUVEL Matis (Arkéa) d.b.

9 - CAPIOT Amaury (Arkéa) d.b.

10 - HOFSTETTER Hugo (Arkéa) d.b.