Txirrindularitza
116. EDIZIOA
Caja Rural taldeak Il Lombardia klasikoa korrituko du Mikel Nieveren agurrean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lasterketa urriaren 8an izango da, eta Alejandro Valverde eta Vincenzo Nibalik ere bertan utziko diote profesionalki lehiatzeari.
-
Mikel Nieve Caja Ruraleko elastikoarekin. Irudia: EITBren bideo batetik hartutakoa.
Caja Rural-Seguros RGA taldeak Il Lombardia lasterketa historikoaren 116. ekitaldian hartuko du parte datorren urriaren 8an, eta, bide batez, Mikel Nieve nafarrak (Leitza, 38 urte) 15 urteko bere ibilbide profesionalari amaiera emateko baliatuko du. Txirrindularitzako bost Monumentuetako bat denak World Tourreko Europako egutegiaren amaiera ekarriko du.
Nafarrak hamar aldiz hartu du parte "hosto hilen klasikoa" izenez ezagutzen den lasterketa horretan, eta hirutan amaitu du hamar onenen artean. Leitzarraren agurra Alejandro Valverde murtziarrarenarekin eta Vincenzo Nibali italiarrarenarekin batera gertatutako da, batak zein besteak ere Il Lombardiaren ondoren utziko baitiote profesionalki lehiatzeari,
116. edizioak Bergamo eta Como lotuko ditu, 250 kilometro baino gehixeago dituen ibilbidean zehar. Hasieratik beratik egin beharko diete aurre aldapei txirrindulariek, baina lasterketako muina Madonna del Ghisallotik aurrera aurkituko dute, 180. kilometrotik gertu.
Puntu horretatik, San Fermo della Battagliatik pasabide bikoitza eta helmugatik oso gertu dagoen Civiglio izango dituzte zain.
UCI WORLD TEAM:
AG2R CITROEN TEAM
ASTANA QAZAQSTAN TEAM
BAHRAIN VICTORIOUS
BORA – HANSGROHE
COFIDIS
EF EDUCATION – EASYPOST
GROUPAMA – FDJ
INEOS GRENADIERS
INTERMARCHÉ – WANTY – GOBERT MATÉRIAUX
ISRAEL – PREMIER TECH
JUMBO-VISMA
LOTTO SOUDAL
MOVISTAR TEAM
QUICK-STEP ALPHA VINYL TEAM
TEAM BIKEEXCHANGE – JAYCO
TEAM DSM
TREK – SEGAFREDO
UAE TEAM EMIRATES
UCI PRO TEAM:
ALPECIN-DECEUNINCK
BARDIANI CSF FAIZANE
CAJA RURAL-SEGUROS RGA
DRONE HOPPER – ANDRONI GIOCATTOLI
EOLO-KOMETA CYCLING TEAM
TEAM ARKEA – SAMSIC
TOTALENERGIES