Txirrindularitza
WOLLONGONG 2022
Ellen Van Dijk eta Tobias Foss, munduko txapeldunak erlojupekoan; Oyarbide 32. eta Lazkano 29. izan dira
EITB MEDIA
Van Dijk eta Foss onenak izan dira Wollongongangeko 34 kilometroko ibilbidean. Datorren urtean ortzadar maillota eramango dute erlojupeko saioetan.
-
Ellen Van Dijk. Argazkia: EFE
Ellen Van Dijk eta Tobias Foss dira erlojupeko munduko txapeldunak, igande honetan (irailak 18) Wollongongangen (Australia) jokatutako Munduko Txirrindularitza Txapelketan onenak izan ostean. Lourdes Oyarbide eta Oier Lazkano euskal ordezkariak, 32. eta 29. izan dira hurrenez hurren.
Emakumezkoen proban Van Dijk herbeheretarrak lortu du urrezko domina. 35 urteko txirrindulariak 44 minutu eta 28 segundo behar izan du 34 kilometro ibilbidea betetzeko. Van Dijk bigarren aldiz jarraian nagusitu da Munduko Txapelketako erlojupekoan. Bigarren izan da Grace Brown australiarra 12 segundora, eta hirugarren Marlen Reusser suitzarra 41 segundora. Lourdes Oyarbidek 32. postuan bukatu du, irabazlearekiko 6 minutu eta 22 segundora.
Gizonezkoen proban, aldiz, ezustekoa eman du Tobias Fossek. Norvegiarrak 40 minutu eta 2 segundoko markarekin lortu du garaipena. 25 urteko txirrindulariak urrezko domina lortu du. Podiuma Stefan Kung suitzarrak eta Remco Evenepoel belgikarrak osatu dute txapeldunarekiko 2 eta 9 segundora hurrenez hurren. Oier Lazkano 29. izan da, Fossekiko 3 minutu eta 9 segundora.
EMAKUMEZKOEN ERLOJUPEKOA, SAILKAPENA:
1 - VAN DIJK Ellen 0:44:29
2 - BROWN Grace +0:12
3 - REUSSER Marlen +0:41
4 - GUAZZINI Vittoria +0:52
5 - THOMAS Leah +1:18
- - - - - - - - - - -- - - - - - - - -
32 - OYARBIDE Lourdes +6:22
GIZONEZKOEN ERLOJUPEKOA, SAILKAPENA:
1 - FOSS Tobias 0:40:02
2 - KÜNG Stefan +0:03
3 - EVENEPOEL Remco +0:09
4 - HAYTER Ethan +0:40
5 - BISSEGGER Stefan +0:47
- - - - - - - - - - -- - - - - - - - -
29 - LAZKANO Oier +3:09