Txirrindularitza
IRAILAK 7, ASTEAZKENA
2022ko Espainiako Vueltako 17. etaparen profila eta ibilbidea: Aracena - Tentudiako Monasterioa (162,3 km)
EITB MEDIA
Ibilbide gorabeheratsua zango du etapak eta 2. mailako Tentudiako Monasteriorako igoerarekin amaituko da.
-
2022ko Espainiako Itzuliko 17. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es
Irailaren 7an jokatuko da Espainiako Vueltako 17. etapa, Aracena eta Tentudiako Monasterioaren artean. Txirrindulariek 162,3 kilometroko ibilbide gorabeheratsua gainditu beharko dute, igoerak eta jaitsierak bata bestearen atzetik pilatuko zaizkielarik.
Etapa amaieran dagoen Tentudiako Monasteriorako igoera izango da eguneko mandate bakarra; 10,3 kilometroko igoera duen 2. mailako mendatea da, eta bere malden batez bestekoa % 5ekoa.
Ikusi 16. etaparen profila | Ikusi 18. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
2022ko Espainiako Vueltako 17. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 17. etapa (irailak 7)
Ibilbidea: Aracena – Monasterio de Tentudia
Distantzia: 162,3 km.
Hasiera-ordua: 13:21.
Amaiera-ordua: 17:18 (41 km/h) | 17:30 (39 km/h) | 17:44 (37 km/h).
Mendiko saria: Tetundiako monasterioa (2. mailakoa), 162,3 kilometroan.