Itxi

Txirrindularitza

11. ETAPA

Grovesek bereganatu du Gata lurmuturreko esprinta eta Evenepoelek líder jarraitzen du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txirrindulari australiarra Danny Van Poppel herbeheretarraren eta Tim Merlier belgikarraren aurretik helmugaratu da.

  • Kaden Groves, garaipena ospatzen

    Kaden Groves, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Kaden Grovesek (Team BikeExchange) irabazi du Espainiako Vueltako 11. etapa, asteazken honetan ElPozo Alimentacion (Alhama, Murtzia) eta Gata Lurmuturra (Almeria) artean egin dena, 191,2 kilometroko ibilbidearekin. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon eta Remco Evenepoelek (Quick-Step Alpha Vinyl) jarraitzen du lidertzan.

Evenepoelentzat eta haren taldearentzat egunak albiste txar bat utzi du Julian Alaphilippe munduko txapeldunak erorikoa izan baitu helmugatik 60 kilometrora. Frantziarrak Vuelta utzi behar izan du. Lepauztaia minduta eraman dute ospitalera.

Groves esprintean nagusitu da, Danny Van Poppel (Bora-Hansgrohe) herbeheretarra eta Tim Merlier (Alpecin-Deceuninck) belgikarra mendean hartuta. Esprintaren hasieran bazirudien Juan Sebastian Molano (UAE Team Emirates) kolonbiarra aise nagusituko zela, baina laugarren amaitu du.

Covid-19 koronabirusak bajak eragin ditu

Bost txirrindulari gutxiagorekin ekin dio tropelak 11. etapari, covid-19 koronabirusak eragin dituen bajen ondorioz. Besteak beste, sailkapen nagusiko bosgarren postuan zen Simon Yatesek eta bederatzigarrena zen Pavel Shivakovek lasterketa utzi behar izan dute.

11. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - GROVES Kaden (BikeExchange) 5:03:14

2 - VAN POPPEL Danny (BORA) d.b.

3 - MERLIER Tim (Alpecin) d.b.

4 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) d.b.

5 - PEDERSEN Mads (Trek) d.b.

6 - MCLAY Daniel (Arkéa) d.b.

7 - DEGENKOLB John (DSM) d.b.

8 - WRIGHT Fred (Bahrain) d.b.

9 - BEULLENS Cedric (Lotto) d.b.

10 - VAN POPPEL Boy (Intermarché) d.b.


SAILKAPEN OROKORRA:

1 - EVENEPOEL Remco Quick-Step Alpha Vinyl Team 39:39:04

2 - ROGLIC Primož (Jumbo) +2:41

3 - MAS Enric (Movistar) +3:03

4 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +3:55

5 - AYUSO Juan (UAE) +4:53

6 - ALMEIDA João (UAE) +6:45

7 - LÓPEZ Miguel Ángel (Astana) +6:50

8 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +7:37

9 - O'CONNOR Ben (AG2R) +7:46

10 - ARENSMAN Thymen (DSM) +8:44