Txirrindularitza
ARE LIDERRAGO
Evenepoel azkarrena izan da erlojupekoan eta lidergoa sendotu du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Primoz Roglic esloveniarra izan da bigarrena, 48 segundora eta Remi Cavagnak itxi du podiuma, minutu batera.
-
Remco Evenepoel gaurko etapan. Argazkia: EFE
Remco Evenepoel (Quick Step) belgikarrak irabazi du Vueltako hamargarren etapa, Elx eta Alacant arteko 30,9 kilometroko erlojupekoa, liderraren elastiko gorria sendotuz.
Evenepoelek, erakustaldi bikain batean, 33,18ko denbora egin du, 55,6 km/h-ko batez besteko abiaduran, Primoz Roglic esloveniarra (Jumbo Visma) 48 segundora helmugaratu da eta Remi Cavagna frantziarra minutu batera. Carlos Rodríguez (Ineos) espainiarrak laugarren bukatu du 1,22ra.
Sailkapen nagusian Evenepoel da nagusi, Roglicek 2,41 minutura jarraitzen du eta Masek 3,03ra. Carlos Rodriguezek laugarren jarraitzen du, 3,55era.
Asteazken honetan hamaikagarren etapak Alhama de Murtziatik Cabo de Gatara eramango du tropela, 191,2 km-ko ibilbidearekin.
10. ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 0:33:18
2 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) +0:48
3 - CAVAGNA Rémi (Quick-Step) +1:00
4 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +1:22
5 - SIVAKOV Pavel (INEOS) +1:27
6 - CRADDOCK Lawson (BikeExchange) +1:37
7 - YATES Simon (BikeExchange) +1:42
8 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +1:46
9 - LÓPEZ Miguel Ángel (Astana) +1:47
10 - MAS Enric (Movistar) +1:51
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 34:35:50
2 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) +2:41
3 - MAS Enric (Movistar) +3:03
4 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +3:55
5 - YATES Simon (BikeExchange) +4:50
6 - AYUSO Juan (UAE) +4:53
7 - ALMEIDA João (UAE) +6:45
8 - LÓPEZ Miguel Ángel (Astana) +6:50
9 - SIVAKOV Pavel (INEOS) +7:06
10 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +7:37