Txirrindularitza
Alemaniako Itzulia
Pello Bilbaok bigarren amaitu du Alemaniako Itzuliko azken-aurreko etapa, Yatesen atzetik
I. G. | EITB MEDIA
Sailkapen nagusian, Yates eta Bilbaoren atzetik Vansevenant kokatu da, 48 segundora, Trek Segafredo taldeko Mattias Skelmose Jensen daniarrarekin berdinduta.
-
Pello Bilbao. EITB Mediako artxiboko irudia.
Adam Yates (INEOS Grenadiers) britainiarra Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) euskaldunaren aurretik helmugaratu da Alemaniako Itzuliko hirugarren etapan, Friburgo eta Schauinsland artean, 148,9 kilometroko ibilbidearekin.
Urte bat baino gehiagoko lehorteari amaiera eman dion txirrindularia izan da indartsuena azken igoeran, 3:41:19ko denborarekin, eta 19 segundoko aldea atera dio Bilbaori. Hala, sailkapen nagusian minutu erdiko aldea ateratzen dio.
Sailkapen nagusian, Yates eta Bilbaoren atzetik Vansevenant kokatu da, 48 segundora, Trek Segafredo taldeko Mattias Skelmose Jensen daniarrarekin berdinduta.
Igande honetan laugarren eta azken etapa jokatuko da: 186,6 kilometro Schiltach eta Stuttgart artean.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - YATES Adam (INEOS) 12:43:39
2 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:30
3 - VANSEVENANT Mauri (Quick-Step) +0:48
4 - SKJELMOSE JENSEN Mattias (Trek) d.b.
5 - ZIMMERMANN Georg (Intermaché) +0:49
6 - GUERREIRO Ruben (EF) +0:51
7 - KNOX James (Quick-Step) +0:56
8 - MONIQUET Sylvain (Lotto) d.b.
9 - HUYS Laurens (Intermaché) +1:02
10 - SOSA Iván Ramiro (Movistar) +1:06