Txirrindularitza
ABUZTUAK 28, IGANDEA
2022ko Espainiako Itzuliko 9. etaparen profila eta ibilbidea: Villaviciosa – Nava (171,4 km)
EITB MEDIA
Etapa gogorra izango da Espainiako Itzuliko lehen asteari amaiera emateko, eta sailkapen nagusiko liderrak nor izango diren erabakiko du.
-
2022ko Espainiako Itzuliko 9. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es
Igandean, abuztuak 28, Espainiako Itzuliak Asturiasen barrena egingo du bere bigarren eta azken etapa, astelehenean atseden hartzeko aukera izan aurreko azken etapa.
Villaviciosan hasiko da etapa, eta txirrindulariek 171,4 kilometro egingo dituzte Navara iritsi arte. Bidean bost mendate aurkituko dituzte, hirugarren mailako bi, bigarren mailako bat eta lehen mailako beste bi. Honako hauek dira: Alto del Torno (2. maila, 7,6 km % 6ko batez besteko malda), Mirador del Fito (1. maila, 9 km % 6ko batez besteko malda), Alto de la Llama (3. maila, 7,1 km % 5,1eko batez besteko malda), La Campa (3. maila, 9,3 km % 4,1eko batez besteko malda) eta Les Praeres (1. maila, 3,9 km % 12,9ko batez besteko malda).
Etapa gogorra izango da Espainiako Itzuliko lehen asteari amaiera emateko, eta sailkapen nagusiko liderrak nor izango diren erabakiko du.
Ikusi 8. etaparen profila | Ikusi 10. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
2022ko Espainiako Itzuliko 9. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 9. etapa (abuztuak 28)
Ibilbidea: Villaviciosa – Les Praeres. Nava
Distantzia: 171,4 km.
Hasiera-ordua: 12:53.
Amaiera-ordua: 17:16 (39 km/h) | 17:30 (37 km/h) | 17:46 (35 km/h).
Mendiko saria: Tornoko mendatea (2. mailakoa), 55,6 kilometroan. Fitoko miradorea (1. mailakoa), 93 kilometroan. La Llamako gaina (3. mailakoa), 118,1 kilometroan. La Campa (3. mailakoa), 148,6 kilometroan. Las Praeres. Nava (1. mailakoa), 171,4 kilometroan.