Txirrindularitza
ESPAINIAKO ITZULIA
Jay Vinek Pico Janoko gailurra estreinatu du eta Evenepoel da lider berria
I. G. | EITB MEDIA
Vine bakarrik iritsi da Pico Janoko gailurrera 4:38:00ko denborarekin, batez beste 39,1 km/orduko abiaduran. Sailkapen nagusian, Remco Evenepoel belgikarra da lider berria, Molard frantziarra atzetik duelarik 21 segundora eta Enric Mas hirugarren 28ra.
-
Jay Vine. Irudia: EFE
Jay Vine (Alpecin Deceuninck) australiarrak irabazi du Espainiako Itzuliko seigarren etapa, Bilbo eta Pico Jano (Kantabria) artekoa (181,2 km). Gainera, Remco Evenepoel belgikarra da sailkapen nagusiko lider berria.
Vine bakarrik iritsi da Pico Janoko gailurrera 4:38:00ko denborarekin, batez beste 39,1 km/orduko abiaduran. 15 segundora sartu dira Evenepoel (Quick Step) eta Enric Mas espainiarra, Juan Ayuso 55 segundora eta Primoz Roglic esloveniarra 1:37 minutura.
Sailkapen nagusian, Remco Evenepoel belgikarra da lider berria, Molard frantziarra atzetik duelarik 21 segundora eta Enric Mas hirugarren 28ra.
Ostiral honetan zazpigarren etapa jokatuko da, Camargo eta Cistierna artean, 190 km-koa.
6. ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - VINE Jay (Alpecin) 4:38:00
2 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) +0:15
3 - MAS Enric (Movistar) +0:16
4 - AYUSO Juan (UAE) +0:55
5 - ROGLIC Primož (Jumbo) +1:37
6 - SIVAKOV Pavel (INEOS) d.b.
7 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) d.b.
8 - HINDLEY Jai (BORA) d.b.
9 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) d.b.
10 - YATES Simon (Bike_Exchange) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 20:50:07
2 - MOLARD Rudy (Groupama) +0:21
3 - MAS Enric (Movistar) +0:28
4 - ROGLIC Primož (Jumbo) +1:01
5 - AYUSO Juan (UAE) +1:12
6 - SIVAKOV Pavel (INEOS) +1:27
7 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) d.b.
8 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +1:34
9 - YATES Simon (Bike_Exchange) +1:52
10 - ALMEIDA João (UAE) +1:54