Txirrindularitza
ABUZTUAK 26, OSTIRALA
2022ko Espainiako Itzuliko 7. etaparen profila eta ibilbidea: Camargo – Cistierna (190 km)
EITB MEDIA
Etaparen bat irabazi nahi duten txirrindulariek euren aukera izango dute etapa honetan.
-
Perfil de la etapa 7 de la Vuelta a España 2022. Foto: lavuelta.es
Ostiralean, abuztuak 26, Espainiako Itzulia barnealderantz abiatuko da, Kantabriako kostaldea atzean utzi eta Gaztela eta Leonerako bidea hartuta. Aurreko etapa menditsuen ondoren, txirrindulariek indarra hartu beharko dute eta nekea gainditu.
Camargotik abiatuta, parte-hartzaileek mendate bakarra gainditu beharko dute Cistiernara arte eramango dituen 190 kilometroko ibilbidean zehar; hori bai, lehen mailakoa bera: San Glorio. Aipatu mendateak 22,4 kilometroko luzera dauka, eta % 5,5eko batez besteko maldak
Horrenbestez, jardunaldi gorabeheratsu hau aukera paregabea izango da etapa ehizan dabiltzan txirrindularientzat.
Ikusi 6. etaparen profila | Ikusi 8. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
2022ko Espainiako Itzuliko 7. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 7. etapa (abuztuak 26)
Ibilbidea: Camargo – Cistierna
Distantzia: 190 km
Hasiera-ordua: 12:30.
Amaiera-ordua: 17:15 (40 km/h) | 17:30 (38 km/h) | 17:46 (36 km/h).
Mendiko saria: San Glorioko mendatea (1. mailakoa), 125,8 kilometroan.