Itxi

Txirrindularitza

Pistako txirrindularitza

Eukene Larrartek Europako kanporaketa utzi du, eroriko handi baten ondorioz

Basque Team | EITB MEDIA

Larrarte ospitalera eraman dute azterketa sakona egiteko eta behin betiko diagnostikoa egiteko.

  • Eukene Larrarte

    Eukene Larrarte. Irudia: Basque Team

Municheko txapelketetan pistako txirrindularitzako kanporaketa proba gelditu egin behar izan da lehen itzulitik, ondoren pistara itzuli diren hiru txirrindulari erori baitira.

Ustekabearen ostean, esprinterako lehen deian Eukene Larrarte kanpoan geratzeko zorian egon da, baina taldean mantentzea lortu du. Kanpaiak berriro jo duenean taldearen atzeko postuetan jarraitzen zuen.

Kanporaketako hirugarren esprinterako hurrengo deian, hainbat lasterketarik eroriko handia izan dute; horien artean egon da Eukene Larrarte tolosarra. Lasterketa etenda geratu da eta Larrartek alde egin behar izan du.

Larrarte ospitalera eraman dute azterketa sakona egiteko eta behin betiko diagnostikoa egiteko. Basque Teameko kirolariak belodromoa utzi du lepauztaian min handia zuela.