Itxi

Txirrindularitza

Burgosko itzulia

Jai Hindleyk, 2022ko Giroko irabazleak, Burgosko Itzulian parte hartuko du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

World Tourreko Israle-Premir Tech taldeak eta Eolo Kometa taldeak ere irteera lerroan izango diren txirrindulariak aurkeztu dituzte.

  • Jai Hindley Giroko garaikurrarekin.

    Jai Hindley Giroko garaikurrarekin. Argazkia: EFE.

Jai Hindley australiarra, Italiako Giroko azken irabazlea, Burgosko itzulian izango da. Hala adierazi du lasterketaren antolatzaileak, Burgosko Jaurlaritzak, Bora Hansgrohe taldeak Burgosen abuztuaren 2tik 6ra egingo den lasterketara ekarriko duen taldea aurkezterakoan.

Hindleyk talde indartsua izango du berarekin: Wilco Kelderman eta Ide Schalling herbeheretarrak, Emmanuel Buchman alemaniarra, Mateo Fabbro italiarra, Patrick Gamper austriarra eta Martin Laas estoniarra.

Bestalde, World Tourreko Israel-Premir Tech taldeak ere Burgosko lasterketan parte hartuko duten gizonen izenak eman ditu: Omer Goldstein (Israel), Ben Hermans (Belgika), Reto Hollenstein (Suiza), Mason Hollyman (Britainia Handia), Guy Niv (Israel), James Piccoli (Kanada) eta Guy Sagiv (Israel).

Eolo Kometak ere ezagutzera eman du bere txirrindularien zerrenda: Lorenzo Fortunato (Italia), Alessandro Fedeli (Italia), Diego Pablo Sevilla (Espainia), David Martin (Espainia), Alex Martin (Espainia), Edward Ravasi (Italia) eta Sergio Garcia (Espainia).

Burgosko Itzulia ikusgai egongo da, zuzenean, egunero, ETB1en eta eitb.eusen arratsaldeko 15:00etatik aurrera.