Txirrindularitza
Donostiako Klasikoa
Donostiako Klasikoak lasterketan parte hartuko duten 24 taldeen izenak eman ditu
AGENTZIAK | EITB MEDIA
UCI World Teameko 18 talde izango dira irteera lerroan, baita Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere.
-
Neilson Powless 2021eko Donostiako Klasikoko helmugan. Argazkia: EFE.
Donostiako Klasikoak astearte honetan jakitera eman duenez, 24 talde egongo dira uztailaren 30eko lasterketan, guztira, 168 txirrindulari. Taldeen artean, UCI World Team rankingeko 18 taldeez gain, UCI Pro Teameko 6 talde ere egongo dira Donostian: Euskaltel-Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma, Burgos BH, Team Total Energies eta Arkea-Samsic.
Azken parte-hartzaileen zerrenda egun jokoan dagoen Frantziako Tourrak baldintzatuko du, baita faboritoen egoera fisikoak ere. Askok bolada onari heldu diezaiokete Gipuzkoako errepideetan barrena Tourra amaitu berritan.
224 kilometroko ibilbidea izango du probak, 6 mendi gainekin. Gauzak horrela, egun Frantziako lasterketako lehen 10 sailkatuen artean dagoen eta iaz Donostiako Klasikoa irabazi zuen Neilson Powless estatubatuarraren txanda nork hartuko dion jakingo da uztailaren 30ean.
¿ 2022ko Donostiako Klasikoan parte hartuko duten taldeen zerrenda ¿¿ Zuen gogokoena zein da ¿
— Donostiako Klasikoa (@dklasikoa) July 12, 2022
¿ Queda menos para la Clásica San Sebastián 2022, para amenizar la espera, os dejamos la lista de equipos participantes ¿. ¿Con cuál os quedáis? #Klasikoa2022 ¿@DonostiakoUdala pic.twitter.com/SMDeyzNKzt