Itxi

Txirrindularitza

Nafarroako Klasikoa

Sarah Gigante, nagusi Irurtzunen

EITB Media

Movistar taldeko txirrindulariak irabazi du Emakumezkoen Nafarroako Klasikoaren bi lasterketetako lehena. Ewers izan da bigarren, eta Patiño hirugarren. Ane Santestebanek seigarren postuan amaitu du.

  • Sarah Gigante

    Sarah Gigante, garaile. Argazkia: EFE

Sarah Gigantek (Movistar) irabazi du Emakumezkoen Nafarroako Klasikoaren bi lasterketetako lehena, astearte honetan Irurtzunen hasi eta amaitu dena, eta 137,6 kilometroko ibilbidea izan duena.

Gigante ihes eginda heldu da azken txanpara, eta garaipena lortu du. Veronica Ewers (EF Education-TIBCO-SVB) bigarren izan da, eta Paula Andrea Patiño (Movistar), hirugarren; irabazleak baino 2 minutu eta 31 segundo gehiago behar izan dituzte biek helmugara iristeko. Ane Santesteban (BikeExchange) euskal txirrindulariak seigarren amaitu du, irabazlearekiko 4 minutu eta 8 segundora.

Eguneko sustoa Mavi Garciak (UAE Team ADQ) eman du, erorikoa izan baitu helmugara iristeko 75 metro falta zitzaizkionean. Etapa oinez amaitu behar izan duen arren, bosgarren izan da.

Sailkapena:

1. GIGANTE Sarah (Movistar) 4:05:26

2. EWERS Veronica (EF Education) + 2'31"

3. PATIÑO Paula Andrea (Movistar) d. b.

4. FAULKNER Kristen (BikeExchange) + 2'32"

5. GARCÍA Mavi (UAE) + 3'52"

6. SANTESTEBAN Ane (BikeExchange) + 4'08"

7. DOEBEL-HICKOK Kristabel (EF Education) + 4'11"

8. ŽIGART Urška (BikeExchange) + 4'23"

9. ROSEMAN-GANNON Ruby (BikeExchange) + 4'29"

10. HAMMES Kathrin (EF Education) d. b.