Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Tourra, 4. etapa

Sergio Higuitak irabazi du Val d'Annivierseko etapa nagusia

EITB Mediia

Oscar Rodriguez (Movistar Team) eta Ion Izagirre (COFIDIS) eguneko ihesaldian izan dira.

  • Sergio Higuita 4. etapako garaipena ospatzen

    Sergio Higuita 4. etapako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Aigle eta Zinal (Val d'Anniviers) artean 180.1 kilometro burutu dituzte txirrindulariek Romandiako Tourreko 4. etapa nagusian.

BORA - hansgrohe taldeko Sergio Higuitak lortu du garaipena faboritoen taldeko esprinta irabaziz; Aleksandr Vlasov taldekidea eta Juan Ayuso (UAE Team Emirates) bigarren eta hirugarren helmugaratu dira, hurrenez hurren.

Oscar Rodriguez (Movistar Team) eta Ion Izagirre (COFIDIS) eguneko ihesaldian izan dira, baina gaurkoan ez dute saririk izan. Biek nahiko denbora galdu dute helmugan.

Sailkapen nagusian Rohan Dennisek (Jumbo-Visma) jarraitzen du lider, Ayuso 15 segundora dago eta Vlasov 18ra. Bi txirrindulariek azken aukera bat izango dute lasterketa irabazteko. Igandean 15,8 kilometroko erlojuaren kontrako proba jokatuko da Aigle eta Villars artean Romandiako Tourreko azken etapan.

4. ETAPAKO SAILKAPENA

1- HIGUITA Sergio (BORA - hansgrohe) 4:58:52

2- VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) 0:00

3- AYUSO Juan (UAE Team Emirates) 0:00

4- O'CONNOR Ben (AG2R Citroën Team) 0:00

5- PINOT Thibaut (Groupama - FDJ) 0:00

6- WOODS Michael (Israel - Premier Tech) 0:00

7- MADER Gino (Bahrain - Victorious) 0:00

8- REICHENBACH Sébastien (Groupama - FDJ) 0:00

9- GESCHKE Simon (Cofidis) 0:00

10- VERONA Carlos (Movistar Team) 0:00

 

SAILKAPEN NAGUSIA

1- DENNIS Rohan (Jumbo-Visma) 17:27:01

2- AYUSO Juan (UAE Team Emirates) 0:15

3- VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) 0:18

4- O'CONNOR Ben (AG2R Citroën Team) 0:25

5- PLAPP Luke (INEOS Grenadiers) 0:30

6- MADER Gino (Bahrain - Victorious) 0:32

7- REICHENBACH Sébastien (Groupama - FDJ) 0:37

8- POWLESS Neilson (EF Education-EasyPost) 0:41

9- GESCHKE Simon (Cofidis) 0:42

10- CRAS Steff (Lotto Soudal) 0:45