Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Tourra (1. etapa)

Teunsek bereganatu du Romandiako Tourreko lehen etapa eta Dennis da lider berria

EITB Media

Dylan Teunsek etapa garaipena lortu du, liderraren elastikoa jantzi duen Rohan Dennis azken metroan gaindituta.

  • Dylan Teuns

    Dylan Teuns, lehen etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Dylan Teunsek (Bahrain Victorious) irabazi du Romandiako Tourreko lehen etapa, asteazken honetan (apirilak 27) La Grande Beroche eta Romont artean egin dena, eta 178 kilometroko ibilbidea izan duena. Teunsek azken metroan hartu du mendean bigarren izan den eta liderraren elastikoa jantzi duen Rohan Dennis (Jumbo Visma).

Dennis lasterketa buruan iritsi da azken kilometrora, baina atzetik etorri den Teunsek helmugako marra gainean gainditu du, atzetik etorrita. Marc Hisrschi (UAE Emirates) eta Aleksandr Vlasov (BORA-hansgrohe) bi segundo beranduago helmugaratu dira, hirugarren eta laugarren postuetan, hurrenez hurren. Irabazleak baino lau segundo beranduago amaitu du etapa Juan Ayuso (UAE Emirates), Geraint Thomas (Ineos Grenadiers), Felix Grobschartner (BORA-hansgrohe) eta Einer Rubio (Movistar), besteak beste, zeuden taldeak.

Rohan Dennis dago sailkapen nagusiko lehen postuan eta 16 segundo ateratzen dizkie Felix Grobschartner (bigarren) eta Geraint Thomas (hirugarren) txirrindulariei.

Lehen etapako sailkapena:

1 - TEUNS Dylan (Bahrain - Victorious) 4:23:58

2 - DENNIS Rohan (Jumbo-Visma) d. b.

3 - HIRSCHI Marc (UAE Emirates) + 2"

4 - VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) d. b.

5 - HERMANS Quinten (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) d. b.

6 - O'CONNOR Ben (AG2R Citroën) + 4"

7 - CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) d. b.

8 - AYUSO Juan (UAE Emirates) d. b.

9 - CRAS Steff (Lotto Soudal) d. b.

10 - SCHMID Mauro (Quick-Step Alpha Vinyl) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - DENNIS Rohan (Jumbo-Visma) 4:29:48

2 - GROßSCHARTNER Felix (BORA - hansgrohe) + 16"

3 - THOMAS Geraint (INEOS Grenadiers) d. b.

4 - TEUNS Dylan (Bahrain - Victorious) + 18"

5 - SCHMID Mauro (Quick-Step Alpha Vinyl) + 20"

6 - AYUSO Juan(UAE Emirates) d. b.

7 - HONORE Mikkel Frølich (Quick-Step Alpha Vinyl) d. b.

8 - BEVIN Patrick (Israel - Premier Tech) + 22"

9 - VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) + 23"

10 - MCNULTY Brandon (UAE Emirates) d. b.