Txirrindularitza
Romandiako Tourra
Hayterrek irabazi du atariko erlojupekoa eta Romandiako Tourreko lehen liderra da
EITB Media
Ethan Hayter nagusitu da estreinako erlojupekoan eta liderraren elastikoa jantzi du. Dennis izan da bigarren, 4 segundora. Grobschartnerrek amaitu du hirugarren, 10 segundora.
-
Ethan Hayter, atariko erlojupekoaren irabazlea. Argazkia: EFE
Ethan Hayter (Ineos Grenadiers) da 2022ko Romandiako Tourreko lehen liderra, astearte honetan (apirilak 26) Lausanan (Suitza) egin den eta 5,1 kilometroko ibilbidea izan duen atariko erlojupekoa irabazi ostean.
Britainia Handiko 23 urteko txirrindulariak 4 segundo atera dizkio bigarren izan den Rohan Dennisi (Jumbo Visma). Hirugarren amaitu du Felix Grobschartnerrek (BORA hansgrohe), 10 segundora. Geraint Thomasek (Ineos Grenadiers) ere irabazleak baino 10 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea betetzeko, eta laugarren izan da.
Lasterketa irabazteko faboritoen artean dauden Rigoberto Uran, Vlasov eta Sergio Higuita txirrindulariek 20 segundo inguru galdu dituzte liderrarekiko. Ion Izagirre (Cofidis) 50. izan da, 25 segundora.
ATARIKO ETAPAKO SAILKAPENA ETA SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - HAYTER Ethan (INEOS Grenadiers) 5'52"
2 - DENNIS Rohan (Jumbo-Visma) + 4"
3 - GROßSCHARTNER Felix (BORA - hansgrohe) + 10"
4 - THOMAS Geraint (INEOS Grenadiers) + 10"
5 - SCHACHMANN Maximilian BORA - hansgrohe + 13"
6 - SOBRERO Matteo (BikeExchange - Jayco) + 13"
7 - VERNON Ethan (Quick-Step Alpha Vinyl) + 14"
8 - STEINHAUSER Georg (EF Education-EasyPost) + 14"
9 - SCHMID Mauro (Quick-Step Alpha Vinyl) + 14"
10 - AYUSO Juan (UAE Emirates) + 14"