Itxi

Txirrindularitza

Asturiaseko Itzulia

Jon Izagirrek garaipena lortu du erlojupekoan

Erredakzioa

Euskalteleko txirrindularia izan da onena erlojuaren aurkako saioan. Bigarren postua Beñat Intxaustik eskuratu du garaileak baino sei segundo gehiagoko denbora eginda. Marquek lidergoa sendotu du.

  • Jon Izagirre Asturiaseko Itzuliko podiumean. Argazkia: EFE

Euskaltel-Euskadi taldeko Jon Izagirre euskal txirrindulariak irabazi du Asturiaseko Itzuliko bigarren etapako erlojupekoa. Pidras Blancasen korritui da eta 14 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute txirrindulariek.

Izagirrek 18 minutu eta 11 segundoko marka ezarri du eta bigarren postuan bukatu duen Beñat Intxaustiri (Movistar Team) sei segundoko aldea atera dio. 18 minutu eta 17 segundoko marka ezarri du Intxaustik. Sailkapen nagusian Alejandro Marquek jarraitzen du lidergoan.

Bigarren etapa honek lehen sektorea izan du goizean (Martin Taverga eta Aviles artekoa etapa, 92,9 kilometro) eta bertan, Jesus Herrada (Movistar Team) izan da irabazle.