Txirrindularitza
Lehenenego etapa
Bradley Wigginsek esprintean garaipena eskuratu du
Erredakzioa
Sky taldeko liderrak Lieuwe Westra (Vacansoleil) eta Paolo Tiralongo (Astana) gainditu ditu esprint nahasian. Wiggins itzuliko lider berria da.
-
Bradley Wiggins. Argazkia: EFE
Bradley Wigginsek irabazi du Romandiako Tourreko lehenengo etapa eta Geraint Thomas taldekideari lidergoa kendu dio. Sky taldeko txirrindularia azkarrena izan da esprint nahasian eta garaipen bikaina eskuratu du. Bigarren Lieuwe Westra (Vacansoleil) izan da eta hirugarren Astana taldeko Paolo Tiralongo.
Azkenengo 200 metroetan ezustekoa eman du Bradley Wigginsek erritmo aldaketa gogorra eginda eta Westrak eta Tiralongok ezin izan dute Sky taldeko txirrindularia gainditu. Geraint Thomas, atariko etapako garaileak, eta Mark Cavendish, sailkapeneko hirugarrenak, ezin izan dute tropela erritmoa jarraitu azkenengo igoeran eta sailkapen orokorrean postuak galdu dituzte.
Sailkapena:
.1 Bradley Wiggins (Sky) 4:05:23
2. Lieuwe Westra (Vacansoleil) d.b.
3. Paolo Tiralongo (Astana) d.b.
4. Tejay Van Garderen (BMC) d.b.
5. Maciej Paterski (Liquigas-Cannondale) d.b.
6. Vasil Kiriyenka (Movistar Team) d.b.
7. Serge Pauwels (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
8. Daniele Pietropolli (Lampre-ISD) d.b.
9. Ryder Hesjedal (Garmin-Barracuda) d.b.
10. Pieter Weening (GreenEDGE) d.b.
Sailkapen nagusia:
1. Bradley Wiggins (Sky)
2. Michael Rogers (Sky) + 7
3. Bauke Mollema (Rabobank) + 9
4. Stef Clement (Rabobank) d.b.
5. Andrew Talansky (Garmin-Barracuda) + 11