Itxi

Txirrindularitza

Erlojupekoa

Geraint Thomasek irabazi du atariko etapa

Erredakzioa

Sky taldeko txirrindulariak irabazi du Romandiako Tourreko atariko erlojupekoa Giacomo Nizzoloren (RadioShack) eta Mark Cavendish bere taldekidearen aurretik.

  • Geraint Thomas. Argazkia: EFE

    Geraint Thomas. Argazkia: EFE

Geraint Thomasek irabazi du Romandiako Tourreko atariko erlojupekoa eta liderraren elastikoa jantzi du. Sky taldeko txirrindulariak Giacomo Nizzolo (Radioshack) eta Mark Cavendish taldekidea gainditu ditu helmugan. Euria protagonista izan da etapako azkenengo orduan eta sailkapen nagusia irabazteko faboritoek ezin izan dute Thomasek lortutako marka hautsi.

Sky taldeak lan bikaina egin du erlojupekoan eta aurreneko lau postuetan hiru txirrindulari kokatzea lortu du. Geraintek aurreneko postua, Cavendishek hirugarrena eta Michael Rogers australiarrak laugarrena lortu dituzte Lausannen.

Cadel Evansek, iazko garaileak, denbora kaskarra egin du irabazlearen 20 segundora. Bihar liderraren elastikoa defendatu beharko du Thomas gazteak Romandiako Tourreko aurreneko etapan (Morges-La Chaux de Fonds, 184.5 kilometro).

Sailkapena:

1. Geraint Thomas (Sky) 3:29
2. Giacomo Nizzolo (RadioShack-Nissan) 3:34 + 4"
3. Mark Cavendish (Sky) 3:35 + 6"
4. Michael Rogers (Sky) 3:35 + 6"
5. Kristof Vandewalle (Omega Pharma-Quick Step) 3:35 + 6"
6. Julien Vermote (Omega Pharma-Quick Step) 3:37 + 7"
7. Bauke Mollema (Rabobank) 3:37 + 8"
8. Stef Clement (Rabobank) 3:37 + 8"
9. Manuele Boaro (Saxo Bank) 3:38 + 9"
10. Alex Rasmussen (Garmin-Barracuda) 3:38 + 9"
11. Bradley Wiggins (Sky) 3:38 + 9"