Itxi

Txirrindularitza

103. Edizioa

Cavendish, Milan-Turineko garaile

EITB MEDIA

Britainiarrak esprintean irabazi du 199 kilometro izan dituen lasterketa. Aurtengoa, Italiako proba ezagunaren 103. edizioa jokatu da.

  • Cavendish 2022ko UAE Tourrean. Argazkia: EITB MEDIA

    Cavendish 2022ko UAE Tourrean. Argazkia: EITB MEDIA

Mark Cavendishek (Quick Step) irabazi du Milan-Turin lasterketaren 103. edizioa. Magenta eta Rivoli lotzen ditu 199 kilometroko ibilbideak.

Britainiarrak denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Turineko helmugan (4 ordu 31 minutu eta 22 segundo), Nacer Bouhanni frantziarra (Arke Samsic) eta Alexander Kristoff norvegiarra (Intermarché) gaindituta. Hartara, gaurkoarekin, Cavendishek bere 159. garaipen profesionala bereganatu du.

Quick Step taldeko esprinterrak Primoz Roglic esloveniarraren lekukoa hartu du palmaresean.

Larunbat honetan egingo den Milan-Sanremo klasikoa prestatzeko baliatu dute txirrindulariek lasterketa.

 

MILAN-TURINEKO SAILKAPENA:

1 - CAVENDISH Mark (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 4:31:22

2 - BOUHANNI Nacer (Team Arkéa Samsic) d.b.

3 - KRISTOFF Alexander (Intermarché-Wanty-Gobert Matériaux) d.b.

4 - KANTER Max (Movistar Team) d.b.

5 - SAGAN Peter (TotalEnergies) d.b.

6 - VENDRAME Andrea (AG2R Citroën Team) d.b.

7 - MØRKØV Michael (Quick-Step Alpha Vinyl Team) d.b.

8 - SWIFT Ben (INEOS Grenadiers) d.b.

9 - CONSONNI Simone (Cofidis) d.b.

10 - GIRMAY HAILU Biniam (Intermarché-Wanty-Gobert Matériaux) d.b.