Txirrindularitza
98. edizioa
Samuel Euskalteleko talde burua izango da Liege-Bastogne-Liegen
Erredakzioa
Igor Anton, Egoi Martinez, Ruben Perez, Mikel Nieve, Jorge Azanza, Romain Sicard eta Gorka Izagirre asturiarrari lagunduko diote Ardenetako klasikoan.
-
Samuel Sanchez Euskal Herriko Itzulian lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Lasterketak 257 kilometroko ibilbidea errepikatuko du, 10 mendate tartean. Samuel Sanchez 2009an eta 2011n hamargarren sailkatu zen, et 2003an eta 2004an seigarrena eta laugarrena izan zen hurrenez hurren. Euskal Herriko Itzulia irabazteko balio izan zitzaion gorputzaldia mantentzen saiatu da Euskalteleko txirrindularia. Samuel UCIko sailkapenean laugarren sailkatua da, Joaquim Rodriguezekin berdinduta. Denboraldi hasiera bikaina egin du Samuelek eta lehen zatiari amaiera emango dio Belgikako klasikoan.
Txapeldun olinpikoak taldea izango du laguntzeko: Igor Anton, Egoi Martinez, Ruben Perez; Mikel Nieve; Jorge Azanza, Romain Sicard eta Gorka Izagirre.