Txirrindularitza
Paris-Niza, 7. etapa
Roglicek erabakita utzi du lasterketa Col de Turini gainean
EITB Media
Esloveniarrak garaipena lortu du azken metroetan erasoa jo eta faboritoak atzean utziz. Ion Izagirre 11. helmugaratu da.
Niza eta Col de Turini artean jokatu den 155,4 kilometroko jardunaldia izan dute txirrindulariek Paris - Nizako 7. etapan.
18 gizon izan dira protagonistak eguneko ihesaldian, baina azken igoeran harrapatu egin dituzte. Faboritoek etapa nahi zuten gaur.
Col de Turiniko helmugatik 7 kilometrora hasi da erasoen festa: Adam Yatesek ekin dio, eta, ondoren, oilar guztiak saiatu dira.
Etapa amaitzeko 6 kilometro falta zirela, Primoz Roglicek berak aurrera egin du eta Daniel Felipe Martinez izan da bere gurpila jarraitu ahal izan duen bakarra. Atzetik, Nairo Quintana, Simon Yates eta Adam Yates, eta atzerago Ion Izagirre geratu da, erritmoari ezin jarraituta.
Azken 3.000 metroetan sartu direnean, Simon Yatesek eta Quintanak bat egin dute Roglicekin eta Martinezekin. Lau txirrindularien arteko hamaika eraso izan ostean, elkarri begira hasi dira.
Aitzitik, azken eraso bortitza Jumbo-Vismako Roglicek jo du, eta horretxek eman dio garaipena esloveniarrari. Izagirrek minutua galdu du helmugan, eta sailkapen nagusian 9. tokian dago egun Cofidis taldean dagoen gizona.
Ion Izagirre, onenekin
Ormazitegikoak etaparen laburpena egin du amaieran, "oso azkar joan gara, batez era jaitsieretan eta oso zaila izan da erritmoa mantentzea. Azkenean saiatu gara ondoen egiten. Gu baino txirrindulari indartsuagoak egon dira, baina dena eman dugu. Oso lasterketa handia da hau, izen handiko ziklistekin, eta beti gehiago nahi dugu. Bihar oso jardunaldi gogorra izango da, oso lehiatua eta Paris-Nizako zailena uste du".
7. ETAPAKO SAILKAPENA
1- ROGLIC Primoz (Jumbo-Visma) 4:02:47
2- MARTÍNEZ Daniel (Felipe INEOS Grenadiers) 0:00
3- YATES Simon (Team BikeExchange - Jayco) 0:02
4- QUINTANA Nairo (Team Arkéa Samsic) 0:09
5- ALMEIDA Joao (UAE Team Emirates) 0:11
6- MCNULTY Brandon (UAE Team Emirates) 0:25
7- HAIG Jack (Bahrain - Victorious) 0:27
8- YATES Adam (INEOS Grenadiers) 0:29
9- MARTIN Guillaume (Cofidis) 0:44
10- POELS Wout (Bahrain - Victorious) 0:56
SAILKAPEN NAGUSIA
1- ROGLIC Primoz (Jumbo-Visma) 26:26:11
2- YATES Simon (Team BikeExchange - Jayco) 0:47
3- MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS Grenadiers) 1:00
4- YATES Adam (INEOS Grenadiers) 1:50
5- QUINTANA Nairo (Team Arkéa Samsic) 2:04
6- HAIG Jack (Bahrain - Victorious) 2:12
7- VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) 2:22
8- LATOUR Pierre (TotalEnergies) 2:56
9- IZAGIRRE Ion (Cofidis) 3:13
10- ALMEIDA Joao (UAE Team Emirates) 3:29