Itxi

Txirrindularitza

Paris - Niza, 2. etapa

Jakobsenek erdietsi du garaipena Orleanseko helmugan

EITB Media

Helmugarako 63 kilometroen faltan haize-babesek talde nagusia erabat zatitu dute. Christophe Laportek (Jumbo-Visma) lider jarraituko du.

1:00
Paris - Niza

Paris - Nizako 2. etapa jokatu da gaur Auffargis eta Orleans herrien artean.

Guztira 159,2 kilometro burutu dituzte txirrindulariek eta nahiz eta jardunaldi lasaia espero haize-babesak agertu dira helmugarako 63 kilometroren faltan eta lasterketa hankaz gora jarri dute ziklistek.

Aurrean heldu den taldetxoan Fabio Jakobsen (Quick-Step Alpha Vinyl Team) izan da azkarrena Jumbo-Vismako Wout van Aerten eta Christophe Laporteren aurretik.

Etapa amaitzeko 50 kilometro falta zirela 30 gizon geratu dira lasterketaren buruan, tartean, faborito guztiak, Roglic, Quintana, Adan eta Simon Yates eta gizon azkar batzuk ere Jakobsen bera bezala.

Azken 2 kilometroetan Quick-Step buru-belarri jarri da lanean Lampaert, Senechal eta Stybar txirrindulariekin eta azken errematea Jakobsenek berak egin du garaipena lortuz Jumbo-Vismako ziklisten aurretik.

Asteartean 3. etapa jokatuko da Vierzon eta Dun-le-Palestel artean (190,8 kilometroko ibilbidea). Azken aldapa gogorrean aldeak egon daitezke faboritoen artean. 

2. ETAPAKO SAILKAPENA

1- JAKOBSEN Fabio (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 3:22:54

2- VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) 0:00

3- LAPORTE Christophe (Jumbo-Visma) 0:00

4- MEZGEC Luka( Team BikeExchange - Jayco) 0:00

5- PEDERSEN Mads (Trek - Segafredo) 0:00

6- STUYVEN Jasper (Trek - Segafredo) 0:00

7- MOZZATO Luca (B&B Hotels - KTM) 0:00

8- MOLANO Juan Sebastián (UAE Team Emirates) 0:00

9- NAESEN Oliver (AG2R Citroën Team) 0:00

10- BOL Cees (Team DSM) 0:00

SAILKAPEN NAGUSIA

1- LAPORTE Christophe (Jumbo-Visma) 7:11:15

2- VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) 0:05

3- ROGLIC Primoz (Jumbo-Visma) 0:11

4- LATOUR Pierre (TotalEnergies) 0:36

5- STYBAR Zdenek (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:38

Laporte, lider

Laporte, sigue de líder