Txirrindularitza
Tirreno-Adriatikoa
Tadej Pogacar, "Itsasoetako lasterketako" aurkari nagusia
EITB Media
Quick Step taldeko Alaphilippe eta Evenepoel, besteak beste, garaipena lortzen saiatuko dira ere.
-
Tadej Pogacar. Argazkia: EFE
Astelehen honetatik hilaren 13ra arte Tirreno-Adriatiko lasterketaren 57. edizioajokatuko da. 1131,9 kilometro egin beharko dituzte ziklistek Lido di Camaiore eta San Benedetto del Tronto herrien artean.
Faborito nagusiena sasoian dagoen Tadej Pogacar da. Denboraldiko aurreneko lasterketetan erakustaldiak eman ditu, bai EAU Tourrean eta bai Strade Bianche klasikoa irabazten.
Quick Step Alpha Vinyl taldea batailarako prest da. Julian Alaphilippe eta Remco Evenepoel taldeburu direla sailkapen nagusia nahi dute nahiz eta Pogacar eta Nairo Quintana hautagai nagusienak izan.
Ibilbidea
Aurten Tirrenoak ez du ohiko erlojupekoa izango San Benedetto del Tronton. Ibilbidean ez da goi-mendiko etaparik jokatuko ere eta gizon azkarrentzat zuzenduta dauden bi jardunaldi iragarrita daude.
Mendiko etapa bakarra seigarrena izango da, hilaren 11n. Monte Carpegnako gaina gainditu beharko dute, 6 kilometroko luzera du, batez beste %10eko pendiza eta aldapa gogorrenak %13ra heltzen dira.