Itxi

Txirrindularitza

77. edizioa

Wout Van Aert, indartsuena Omloop Het Nieuwsblad klasikoan

EITB Media

Belgikarra bakarrik heldu da Ninoveko helmugara. Sonny Colbrelli eta Greg Van Avermaet bigarren eta hirugarren helmugaratu dira, hurrenez hurren.

  • Wout Van Aert. Argazkia: EFE

    Wout Van Aert. Argazkia: EFE

Jumbo-Visma taldeko Wout van Aert txirrindulariak erdietsi du garaipena Omloop Het Nieuwsblad klasikoaren 77. edizioan. Gante eta Ninove herri artean 204,2 kilometro burutu dituzte txirrindulariek.

UCI World Tourreko lasterketak bere 77. edizioa bete du gaur eta belgikarrak beste erakustaldi bat eman du helmugarako 13 kilometroren faltan erasoa jo eta aurrera egin duenean.

Ninoveko helmugara 22 segundoko aldearekin heldu da. Atzetik heldu den tropeltxoan Sonny Colbrelli (Bahrain-Victorius) izan da azkarrena bigarren postua lortuz eta hirugarrena Greg Van Avermaet (Ag2r Citroen) izan da.

Berriro ere Annemiek van Vleuten

Movistar taldeko Annemiek van Vleuten txirrindulariak erdietsi du garaipena Gante eta Ninove herrien artean 128,4 kilometroko ibilbidean.

Esprintean Demi Vollering (Team SD Worx) gainditu egin du; podiuma Lorena Wiebesek (DSM) osotu du.

Herbehereetakoak Bosbergeko igoeran jo du erasoa eta Volleringek bakarrik izan du jarraitzeko ahalmena. Garaipena bien artean jokatu dute.

Wout Van Aert, el más fuerte en la Omloop Het Nieuwsblad

Wout Van Aert, Omloop Het Nieuwsblad

SAILKAPENA

1- VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) 0:00

2- COLBRELLI Sonny (Bahrain - Victorious) 0:22

3- VAN AVERMAET Greg (AG2R Citroën Team) 0:22

4- NAESEN Oliver (AG2R Citroën Team) 0:22

5- CAMPENAERTS Victor (Lotto Soudal) 0:00

6- TILLER Rasmus (Uno-X Pro Cycling Team) 0:22

7- TRENTIN Matteo (UAE Team Emirates) 0:22

8- PASQUALON Andrea (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) 0:22

9-  SÉNÉCHAL Florian (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:22

10- STUYVEN Jasper (Trek - Segafred)o 0:22