Itxi

Txirrindularitza

Otsailaren 16tik 20ra

Andaluziako Itzulia abiatuko da asteazken honetan, izen handiko txirrindulariekin

EITB Media

Mikel Landaren aurreneko lasterketa izango da; Julen Amezqueta eta Mikel Nieve ere bertan izango dira.

  • Mikel Landaren buelta

    Mikel Landaren buelta

Asteazken honetan jarriko da martxan Andaluziako Itzuliko 68. edizioa, eta bertan izen handiko ziklista asko bilduko dira.

Joaquin Cuevas, Itzuliko zuzendari nagusia, oso pozik da parte-hartzearekin, "inoiz egon den parte-hartze onena izango dugu. Maila handiko txirrindulariak egongo dira aurtengo Andaluziako Itzulian eta oso kontent gaude".

Mikel Landa (Bharain) -bere aurtengo lehen lasterketa izango da- Miguel Angel Lopez (Astana) kolonbiarra, Carlos Rodriguez (Ineos) espainiarra eta Britainia Handiko Simon Yates (BikeExchange) eta Tao Geoghegan (Ineos) izan daitezke, hasiera batean, lasterketa irabazteko hautagi nagusienak.

Horrez gain izen handiko beste txirrindulari asko izango dira Ubriqueko irteeran, besteak, 021eko Giroan bigarren geratu zen Damiano Caruso (Baharian) italiarra, Jaengo klasikoa irabazi berri duen Alexey Lutsenko (Astana) kazakhstandarra, Julen Amezqueta eta Mikel Nieve (Caja Rural) edota Wilco Kelderman (Bora-Hansgrohe).

UCI WordTourreko 12 talde izango dira, tartean, Quick-Step Alpha Vinyl Team, Ineos Grenadiers, Bahrain Victorius eta UAE Emirates.

Gainerako taldeak: Bora Hansgrohe, Alpecin-Fenix, AG2R, Israel Start-Up Nation, Astana, Movistar Team, Intermarché-Wanty-Gobert Matériaux, Team BikeExchange, LottoSoudal, TotalEnergies, Sport Vlaanderen-Baloise, Gazprom-Rusvelo, Caja Rural Seguros RGA, Euskaltel Euskadi, Kern Pharma, Rally, Eolo Kometa eta Burgos BH.