Txirrindularitza
Mallorcako Challengea
Valverde beteranoak erdietsi du garaipena Port d'Andratxeko gainean
EITB Media
Movistar taldeko txirrindulariak Brandon Mcnulty eta Aleksander Vlasov gainditu situ esprintean. Murtziarraren 131. garaipena da.
Alejandro Valverde (Movistar Team) ziklistak irabazi du Mallorcako Challenge lasterketako Pollença - Port d' Andratx Saria.
Movistar taldeko txirrindulariak Brandon Mcnulty (UAE Team Emirates) eta Aleksander Vlasov (BORA - Hansgrohe) gainditu ditu helmugan. Murtziarra indartsuena izan da helmugara heldu den talde txiki batean.
Valverdek bigarren egin zuen ostiralean Tim Wellens (Lotto Soudal) belgikarrak irabazitako esprint polemikoan. Port d' Andratx Saria irabazteko 4 ordu, 14 minutu eta 50 segundo behar izan ditu ibilbideko 171,2 kilometroak burutzeko.
41 urteko ziklistaren 131. garaipena izan da gaurkoa.
Mallorcako Challengea igandean amaituko da Palmako Hondartza-Palma Sariarekin (169,1 kilometro).
Pollença - Port d' Andratx Sariko sailkapena
1. VALVERDE Alejandro (Movistar Team) 4:14:50
2. MCNULTY Brandon (UAE Team Emirates) 0:00
3. VLASOV Aleksander (BORA - Hansgrohe) 0:03
4. MATTHEWS Michael (Team BikeExchange - Jayco) 0:06
5. GALL Felix (AG2R Citroën Team) 0:10
6. CLARKE Simon (Israel - Premier Tech) 0:10
7. GESBERT Élie (Team Arkéa Samsic) 0:10
8. WELLENS Tim (Lotto Soudal) 0:13
9. GOOSSENS Kobe (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) 0:19
10. GESCHKE Simon (Cofidis) 0:28
#TrofeoPollençaPortAndratx
— ChallengeMallorca (@ChallengeMca) January 29, 2022
¿ El día de @alejanvalverde #ChallengeMallorca@TurismeBalears @MallorcaTourism @gardenhotels #luxcomcyclingholidays
¿@ativera pic.twitter.com/OXiCqZcU3I