Itxi

Txirrindularitza

Osasun txostena

Egan Bernalen bilakaera ona izaten ari dela jakinarazi du Sabanako Unibertsitate Klinikak

EITB Media

Ineos Grenadiers taldeko txirrindulariari hainbat ebakuntza egin zizkioten urtarrilaren 24an Kolonbian entrenatzen zebilela izan zuen istripuaren ostean. Medikuek esan dutenez, "bizkarrezurreko kirurgiaren emaitza bikaina da".

  • Egan Bernal

    Egan Bernal, 2021eko Italiako Giroko garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Egan Bernal Ineos Grenadiers taldeko txirrindulariaren bilakaera ona dela jakinarazi du Sabanako Unibertsitate Klinikak, ostegun honetan. Bernalek autobus baten aurka talka egin zuen urtarrilaren 24an, Bogota inguruan entrenatzen ari zela. Istripua izan ostean, ospitalera eraman zuten, eta hainbat ebakuntza egin behar izan zizkioten.

"Mina hobeto eramateko tratamendua jaso du. Bizkarrezurreko kirurgiaren emaitza bikaina izan dela baieztatzen dute bilakaera kontrolatzeko hartutako irudiek. Bestalde, birikak berriz hedatu eta ondo egokitu dira. Gainera, nutrizio-euskarriari ekin diogu gure errehabilitazio zerbitzuaren esku-hartzearekin batera", adierazi du Sabanako Unibertsitate Klinikak, urtarrilaren 27an zabaldu duen osasun-txostenean.

Bernalek hausturak egin zituen ornoetan, eskuineko femur eta errotulan, eta saihetsetan. Gainera, istripuak biriketako zulaketa bat ere atzeman zioten.