Txirrindularitza
Denboraldiaurrea
Pogacarrek Tourrean eta Vueltan egon nahi du
EITB MEdia
2022an Frantziako Tourra eta gero Espainiako Vueltan egon nahi duela esan du esloveniarrak.
-
Tadej Pogacar
UAE Team Emirates taldeko Tadej Pogacar txirrindularia aurtengo urtea prestatzen dago Alacanten.
Gaur emandako prentsaurreko birtualean bere 2022ko erronken berri eman du eta Frantziako Tourrean eta gero Espainiako Vueltan egon nahi duela baieztatu du esloveniarrak, "denboraldi honetan bi itzuli handi jokatu nahi ditut. Denboraldia aurrera joan ahala batek daki zer gerta daitekeen, baina aurten Vueltan egon nahi dut".
Tourra birritan irabazi duen txirrindulariak klasikoetan ere egon nahi du, hats, Milan-San Remo (Italia), Flandriako Tourra (Belgikan), Paris-Roubaix (Frantzia), Lieja-Bastogne-Lieja (Belgika) eta Lombardiako Giroa (Italia) lasterketetan.