Txirrindularitza
Ziklo-krosa
Van Aertek nagusitasunez irabazi du Dendermonden
EITB Media
Bigarren Mathieu Van der Poel izan da 49 segundora eta hirugarren Toon Aerts, 1:18-ra.
Wout Van Aert belgikarrak erdietsi du garaipena Dendermonden (Belgika) jokatutako ziklo-kroseko Munduko Kopako proban.
Bigarren Mathieu Van der Poel izan da 49 segundora eta hirugarren Toon Aerts, 1:18-ra.
Jumbo-Vismako txirrindularia ziklo-kroseko munduko txapelduna izan zen 2016an, 2017an eta 2018an, eta gaur ere indartsuena dela erakutsi du zirkuitu belgikarrean.
Emakumezkoen proban Lucinda Brandek erakustaldia eman eta garaipena lortu du; bigarren Clara Honsinger izan da, lau segundora, eta hirugarren tokia Denise Betsemak erdietsi du (36 segundora).