Txirrindularitza
Paris-Niza
Westrak irabazi du Menden eta Wigginsek lidergoan jarraitzen du
Erredakzioa
Frantziako lasterketaren etapa nagusia ez da amaierara arte erabaki, izan ere, faborito guztiak buruan mantendu dira eta holandarraren erasoak erabaki du gaurko saioa.
-
Lieuwe Westra (Vacansoleil) txirrindulari holandarra. Argazkia: EFE
Frantziako lasterketaren etapa nagusia ez da amaierara arte erabaki, izan ere, faborito guztiak buruan mantendu dira, baina helmugatik 500 metrora holandarraren erasoak erabaki du gaurko saioa.
Valverde, Wiggins eta Levi Leipheimer (Omega Pharma) sei segundora heldu dira helmugara. Horrela, Britainia Handiko txirrindulariak lidergoan jarraitzen du eta Westrari sei segundoko aldea ateratzen dio.
Leipheimer hirugarrena da sailkapen nagusian liderrarengatik 10 segundora, eta Alejandro Valeverde laugarren 18 segundora.
Bosgarren etapako sailkapena:
.1. Lieuwe Westra (HOL) Vacansoleil 4h 52' 46"
.2. Alejandro Valverde (ESP) Movistar a 6 segundora
.3. Bradley Wiggins (BH) Sky d.b.
.4. Levi Leipheimer (AEB) Omega Pharma d.b.
.5. Simon Spilak (SLO) Katusha d.b.
.6. Damiano Cunego (ITA) 16 segundora
.7. Arnold Jeannesson (FRA) FDJ d.b.
.8. Sylvester Szmyd (POL) Liquigas 24 segundora
.9. Rigoberto Uran (KOL) Sky d.b.
10. Thomas Voeckler (FRA) Europcar 30 segundora
Sailkapen nagusia:
.1. Bradley Wiggins (BH) Sky 18h.23.40
.2. Lieuwe Westra (HOL) Vacansoleil 6 segundora
.3. Levi Leipheimer (AEB) Omega Pharma 10 segundora
.4. Alejandro Valverde (ESP) Movistar 18 segundora
.5. Simon Spilak (ESLO) Katusha 37 segundora
.6. Tejay Van Garderen (AEB) BMC 39 segundora
.7. Maxime Monfort (BEL) RadioShack 46 segundora
.8. Arnold Jeannesson (FRA) FDJ 01:06
.9. Sylvain Chavanel (FRA) Omega Pharma 01:16
10. Robert Kiserlovski (CRO) Astana a 01:21
11. Angel Vicioso (ESP) Katusha a 02:24.