Txirrindularitza
2022 denboraldirako
Emakumezkoen Laboral Kutxak sei fitxaketa iragarri ditu
EITB MEDIA
13 txirrindularik osatuko dute taldea, 23 urtez azpiko zortzik eta bost elitek.
-
Emakumezkoen Laboral Kutxak. Argazkia: @FundaCiclisEusk
Duela lau urte Euskadi Fundazioak eta Laboral Kutxak indarrak batu zituzten emakumezkoen talde baten proiektua bultzatzeko. 2022. urteari begira, emakumezkoen Laboral Kutxak beste aurrerapauso bat emango du.
Hain zuzen, bigarren denboraldia izango du UCI Continental talde gisa eta maila horretan sendotzea espero du. Guztira, 13 txirrindularik osatuko dute taldea: 23 urtez azpiko zortzik eta elite mailako bostek.
Sei aurpegi berriak honako hauek dira:
Mireia Arriazu (2003, Nafarroa-Ermitagaña), Yurani Blanco (1998, Bizkaia-Durango), Olatz Gabilondo (1999, Bolintxo Okindegia), Ariana Gilabert (2000, Bizkaia-Durango), Sandra Gutiérrez (2003, Bioracer-Metallo) eta Amaia Lartitegi (2001, Bizkaia-Durango).
Yurani Blanco, Ariana Gilabert eta Amaia Lartitegi txirrindulariak azpiko mailetan nabarmendu dira eta nazioartean eskarmentua dute. Blanco 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna izan zen 2019an eta junior mailako Espainiako txapeldunordea 2015ean; Gilabertek, berriz, zilarra eskuratu zuen 2018an, eta brontzea 2017an, junior mailako Espainiako erlojupeko txapelketetan; eta Lartitegi, azkenik, junior mailako Espainiako txapelduna izan zen 2019an. Sandra Gutierrez (Euskaldun Txapelketan bigarren aurten) eta Mireia Arriazu, junior mailatik datoz.
Laboral Kutxa 2022
Mireia Arriazu (2003), Irantzu Beloki (2000), Yurani Blanco (1998), Tania Calvo (1992), Elena Cuenca (1999), Idoia Eraso (2002), Garazi Estebez (2002), Olatz Gabilondo (1999), Xubane Garai (2002), Ariana Gilabert (2000), Sandra Gutiérrez (2003), Amaia Lartitegi (2001) eta Usoa Ostolaza (1998). Paula Suarez, ordea, beste modalitate batzuetan arituko da hurrengo urtean.