Itxi

Txirrindularitza

Informazioa biltzen daude

UCIk arriskuan dauden probak erreskatatzea aztertuko du

Erredakzioa

Txirrindularitzako Nazioarteko Batzordeak, Euskal Herriko Itzulia, Donostiako Klasikoa edo Kataluniako Volta bezalako proba batzuk desagertzeko arriskua dela eta ardura azaldu du.

  • Tropela. Argazkia: EFE

    Tropela. Argazkia: EFE

Nazioarteko Txirrindularitza Batzordeak (UCI) Munduko Zirkuituko proba garrantzitsuen desagertzea dela eta ardura azaldu du. Euskal Herriko Itzulia, Donostiako Klasikoa edo Kataluniako Volta dira adibide argiak dira eta "babesteko konpobideak" hartzea espero du UCIk.

Euskal proben inguruan, "esku-hartzeko estrategia burutzeko informazioa biltzen" daudela azaldu du UCIk, beti ere "Munduko Zirkuituan dauden solidaritate printzipioak kontuan hartuta".

Kataluniako Voltaren inguruan "beharrezko kontaktuak" burututa daudela adierazi du batzordeak eta hurrengo urteetarako nazioarteko federakuntzak interbenitzea kontuan hartuko du.

Pat McQuaid, UCIko presidenteak, proba garrantzitsu hauek babesteko erakundeak "ahal duen guztia" egingo duela ziurtatu du. "Lan gogorra egingo dugula ziurtatu dezaket, nahiz eta gure baliabideak urriak izan antolatzaileei gure babesa eskeiniko diegu" azaldu du presidenteak.