Txirrindularitza
Eskaerak, onartuta
Euskaltel Euskadi, Caja Rural - Seguros RGA eta Kern Pharma taldeak ProTeam mailakoak izango dira 2022an
EITB Media
Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak astearte honetan baieztatu du hiru euskal taldeak ProTeam mailan egongo direla datorren denboraldian. Movistarrek, aldiz, maila gorenean jarraituko du.
-
Euskaltel Euskadi taldeko txirrindulariak. Argazkia: Euskadi Fundazioa
Euskaltel Euskadi, Caja Rural - Seguros RGA eta Kern Pharma euskal taldeak ProTeam mailakoak izaten jarratuko dute 2022 denboraldian. Hala jakinarazi du Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) astearte honetan.
Movistar taldeak, aldiz, maila gorenean lehiatzen jarraituko du, WorldTeameko taldea izaten segitzen baitu.
UCI WorldTeameko taldeak:
AG2R CITROEN TEAM
ASTANA QAZAQSTAN TEAM
BAHRAIN VICTORIOUS
BORA – HANSGROHE
COFIDIS
EF EDUCATION – NIPPO
GROUPAMA – FDJ
INEOS GRENADIERS
INTERMARCHE – WANTY – GOBERT MATERIAUX
ISRAEL START-UP NATION
JUMBO-VISMA
LOTTO SOUDAL
MOVISTAR TEAM
QUICK-STEP ALPHA VINYL TEAM
TEAM BIKEEXCHANGE – JAYCO
TEAM DSM
TREK-SEGAFREDO
UAE TEAM EMIRATES
UCI ProTeameko taldeak:
ALPECIN-FENIX
B&B HOTELS P/B KTM
BARDIANI CSF FAIZANE'
BINGOAL PAUWELS SAUCES WB
BURGOS-BH
CAJA RURAL-SEGUROS RGA
EOLO-KOMETA CYCLING TEAM
EQUIPO KERN PHARMA
EUSKALTEL EUSKADI
GAZPROM – RUSVELO
RALLY CYCLING
SPORT VLAANDEREN – BALOISE
TEAM ARKEA – SAMSIC
TEAM NOVO NORDISK
TOTALENERGIES
UNO-X PRO CYCLING TEAM