Txirrindularitza
2023ra arte
Mikel Landak eta Pello Bilbaok beste bi urtez jarraituko dute Bahrain Victorious taldean
A. B. E. | EITB Media
Bi euskal txirrindulariek kontratuak berritu dituzte 2023ra arte Asiako taldearekin.
-
Mikel Landa, Bharain Victorious taldeko txirrindularia. Argazkia: EITB Media
Mikel Landak eta Pello Bilbaok Bahrain Victorious taldean jarraituko dute beste bi urtez, euren kontratuak berritu baitituzte 2023ra arte. Gainera, taldeak Yukiya Arashiro, Hermann Pernsteiner, Rafa Valls eta Fred Wright txirrindularien kontratu-berritzeak iragarri ditu.
Pello Bilbao pozik azaldu da kontratua berritu ostean: "Esperientzia aberasgarria da talde honetako kide izatea, batez ere, niretzat oso izan ez den urtearen ostean. Taldeak emaitza onak lortu ditu, eta emaitza horiek taldean dagoen giro bikainarengatik etorri dira. Oso giro ona dago txirrindularien eta taldea osatzen duten langile guztien artean. Harro nago talde honetan beste bi urtez jarraituko dudalako. Bahrain Victoriousekin batera hobetzen jarraitu nahi dut".
Bestalde, 2020an taldera iritsi zen Mikel Landak ezin izan du bere poztasuna ezkutatu: "Oso pozik nago datozen bi urteak Bahrain Victoriousen emango ditudalako. Kontratua berritzeko akordiora iristea erraza izan da. Inoiz ez dut zalantzarik eduki talde honekin berritzeko. Taldekide eta langile guztien babesa dut, guztiok bat eginda gaude eta ahalik eta emaitza onenak lortzea dugu helburu. Azken denboraldietan egin duten lanagatik eskerrak eman nahi dizkiot talde guztiari. Gogotsu nago datozen bi denboraldiei aurre egiteko".