Itxi

Txirrindularitza

115. edizioa

Demarrek eraman du Paris-Tours klasikoa

EITB MEDIA

Arnaud Demare, Bonnamour, Stuyven eta Dewulf artean jokatu da garaipena. Urko Berrade izan da euskal txirrindulari onena.

2:23
Paris-Tours

Paris-Tours klasikoaren 115. edizioa jokatu da gaur, tropela Chartres hiritik atera da eta guztira 212,3 kilometro egin dituzte txirrindulariek.

Lasterketaren azken 50 kilometroetan 9 mahasti-bide zeharkatu dituzte, guztira ia hamar kilometroko luzerakoak. Azken kilometrora lau ziklista heldu dira elkarrekin, Arnaud Demare, Bonnamour, Stuyven eta Dewulf eta euren artean erabaki da garaipena.

Groupamko Arnaud Demarrek erdietsi du garaipena.

Kern Pharmako Urko Berrade izan da euskal txirrindulari onena; 17.  postuan heldu da 40 segundora.

SAILKAPENA

1. DÉMARE Arnaud Groupama - FDJ 4:33:07

2. BONNAMOUR Franck B&B Hotels p/b KTM 0:00

3. STUYVEN Jasper Trek - Segafredo 0:00

4. DEWULF Stan AG2R Citroën Team 0:03

5. VAN POPPEL Danny Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux 0:40

6. COQUARD Bryan B&B Hotels p/b KTM 0:40

7. MARIT Arne Sport Vlaanderen - Baloise 0:40

8. PASQUALON Andrea Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux 0:40

9. TRARIEUX Julien DELKO 0:40

10. CAPIOT Amaury Team Arkéa Samsic 0:40

Paris-Tours

Paris-Tours