Txirrindularitza
115. edizioa
Pogacar nagusitu da Lombardian
EITB MEDIA
Esloveniako txirrindularia Fausto Masnadarekin helmugaratu da. Ia minutura zazpi txirrindulari heldu dira, tartean, Roglic eta Valverde. Mikel Landak ez du lasterketa amaitu.
Tadej Pogacarrek (UAE Emirates), Frantziako Tourra birritan irabazi duen txirrindulariak, Lombardiako klasikoa irabazi du.
Comon hasi eta Bergamon amaitu da eta tropelak 239 kilometro burutu behar izan ditu.
Esloveniarrak 40 kilometroren faltan erasoa jo eta Fausto Masnada (Deceuninck Quick Step) italiarrarekin batera heldu da Bergamora 115. edizioan garaipena erdiesteko.
Adam Yates (Ineos) britainiarra hirugarren heldu da, talde txiki batean izandako esprintean azkarrena izanik. Talde horretan Primoz Roglic (Team Jumbo-Visma) eta Alejandro Valverde (Movistar Team) izan dira ere.
Mikel Landak (Bahrain Victorious) etapa amaitzeko 130 kilometroren faltan tropelaren erritmoa ezin izan du jarraitu eta ondorioz lasterketa utzi du.
SAILKAPENA
1. POGACAR Tadej (UAE-Team Emirates) 6:01:39
2. MASNADA Fausto (Deceuninck - Quick Step) 0:00
3. YATES Adam (INEOS Grenadiers) 0:51
4. ROGLIC Primož (Team Jumbo-Visma) 0:51
5. VALVERDE Alejandro (Movistar Team) 0:51
6. ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck - Quick Step) 0:51
7. GAUDU David (Groupama - FDJ) 0:51
8. BARDET Romain (Team DSM) 0:51
9. WOODS Michael Israel (Start-Up Nation) 0:51
10. HIGUITA Sergio (EF Education - Nippo) 2:25
Tadej Pogcar