Itxi

Txirrindularitza

118. edizioa

Colbrelliren garaipen epikoa Roubaixeko belodromoan

EITB MEDIA

Azken 15 kilometroak elkarrekin egin dituzte Vermeerschek, Colbrellik eta Van der Poelek eta euren artean jokatu da garaipena.

2:09
Sonny Colbrelli besoak gora dituela

"Iparraldeko Infernua" ezizenez ezagutzen den Paris-Roubaix klasikoa jokatu da gaur eta Sonny Colbrelli (Bahrain-Victorius) italiarrak erdietsi du garaipena.

118. edizioa izan da eta 257.7 kilometroko ibilbidea izan du, galtzada-harrizko 30 sektore tartean (55 kilometro guztira), txirrindulariek eskainiko duten ikuskizun paregabea eta euria protagonista lehen kilometroetan.

Edward Theuns (Trek-Segafredo), Matteo Trentin (UAE Team Emirates) eta Max Kanter (DSM) izan dira aurrenekoak lasterketa mugitzen, baina abentura laburra izan da.

208 kilometro helmugarako falta zirela, euripean, eta hamaika erasoen ondoren, 30 ziklistaz osoturiko taldearekin eguneko ihesaldia eratu da, tartean, Movistar Teameko Imanol Erviti nafarra eta Van Avermaet (AG2R Citroen Team).

Tropelean hainbat taldek erritmoa bizitu dute ihesaldia kontrolpean mantentzeko, baina harrapatu gabe; 165 kilometro Roubaixera heltzeko eta abantaila ia bi minutura heldu da.

Lasterketa burua eta tropel nagusia erabat apurtu egin dira bustita eta lokatzaz beteriko lehen galtzada-harrizko sektorean (157 km helmugarako). Hortik aurrera erorikoak, erasoak eta faboritoen taldetxoan 15 gizon besterik ez. Aurretik F. Vermeersch (LTS) eta N. Eekhoff (DSM) ziklistek hainbat kilometro egin dituzte elkarrekin.

Mathieu van de Poel (Alpecin-Fenix) eta Wout van Aert (Jumbo-Visma) elkarrekin izan dira faboritoen taldetxoan kilometro gehienak, baina 69 kilometroren faltan,  Van de Poelen erasoa heldu da eta Van Aert atzeko talde batean geratu da.

Aurretik Gianni Moscon (Ineos Grenadiers) zegoen eta atzetik bi ziklista handien taldeen arteko lehia. Van der Poelekin, Boivin, Colbrelli, Van Asbroeck eta Vermeersch. Baina oraindik gauza asko bizi dira.

Gurpila zulatu ondoren izandako erorikoaren ondorioz bigarren taldeak Moscon harrapatu eta gainera atzean utzi dute.

Azken 15 kilometroak Vermeerschek, Colbrellik eta Van der Poelek elkarrekin egin dituzte. Belodromoan Colbrellik irabazi du esprintean eta ospakizuna ikusgarria, italiarrak negarrez amaitu du lurrena.

SAILKAPENA

1. COLBRELLI Sonny Bahrain - Victorious 6:01:57

2. VERMEERSCH Florian Lotto Soudal 0:00

3. VAN DER POEL Mathieu Alpecin-Fenix 0:00

4. MOSCON Gianni INEOS Grenadiers 0:44

5. LAMPAERT Yves Deceuninck - Quick Step 1:16

6. LAPORTE Christophe Cofidis, Solutions Crédits 1:16

7. VAN AERT Wout Team Jumbo-Visma 1:16

8. VAN ASBROECK Tom Israel Start-Up Nation 1:16

9. BOIVIN Guillaume Israel Start-Up Nation 1:16

10. HAUSSLER Heinrich Bahrain - Victorious 1:16

Paris-Roubaix

Paris-Roubaix