Txirrindularitza
1. edizioa
Deignan historian sartu da emakumezkoen aurreneko Paris-Roubaix irabazita
EITB MEDIA
82,5 kilometro ihesaldian egon eta gero bakarrik helmugaratu da Roubaixeko belodromora.
Trek-Segafredo taldeko Elizabeth Deignan txirrindulariak erdietsi du garaipena emakumezkoen aurreneko Paris-Roubaix lasterketan (116,4, kilometro).
Britainiarra bakar bakarrik helmugaratu da Roubaixeko belodromoko helmugara.
Deignanek helmugarako 82,5 kilometroren faltan -galtzada-harrizko lehen sektorea hasi baino lehen- erasoa jo eta aurrera egin du. Britainiarra 2:40ko aldea izatera heldu da eta atzetik izen handiko hogei ziklistek tropel bat eratu dute, baina lasterketaren buruarekin aldea ez dute lortu murriztea.
Orduan Marianne Vosek (Team Jumbo-Visma) bera bakarrik aurrera egitea erabaki eta helmugarako 14,8 km falta zirela 1:17ra murriztu du aldea, baina hor geratu da eta harrapatzeko aukerarik ez du izan.
Azkenean Elizabeth Deignanek garaipen ikusgarria lortu du, bigarren Vos bera (1:14ra) izan da eta hirugarren Longo Borghini (1:47ra.)
SAILKAPENA
1. DEIGNAN Elizabeth (Trek-Segafredo Women) 2:56:07
2. VOS Marianne (Team Jumbo-Visma Women) 1:14ra
3. LONGO BORGHINI Elisa (Trek-Segafredo Women) 1:47ra
4. BRENNAUER Lisa (Ceratizit-WNT Pro Cycling) 1:51ra
5. BASTIANELLI Marta (Alé BTC Ljubljana) 2:10-ra
6. NORSGAARD (Emma Movistar Team) d.b
7. KOCH Franziska (Team DSM) d.b
8. CORDON-RAGOT (Audrey Trek-Segafredo Women) d.b.
9. CAVALLI Marta FDJ (Nouvelle Aquitaine Futuroscope) d.b
10. VAN DEN BROEK-BLAAK (Chantal SD Worx) d.b.
¿¿¿ @lizziedeignan wins the first #ParisRoubaixFemmes!
— Paris-Roubaix (@Paris_Roubaix) October 2, 2021
¿ ¿¿@lizziedeignan remporte le premier #ParisRoubaixFemmes ! pic.twitter.com/Sg2tj8HIjd