Itxi

Txirrindularitza

Ofiziala

Euskaltel-Euskadik Angulo, Azurmendi, Cuadrado, Goikoetxea eta Juaristiren kontratuak berritu ditu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Azken bost hauekin, taldeak 17 txirrindulari iragarri ditu hurrengo denboraldirako, azken urteetako multzoaren eta harrobiaren aldeko apustua berretsiz.

  • Euskaltel-Euskadi. Artxiboko irudia: EITB MEDIA

    Euskaltel-Euskadi. Artxiboko irudia: EITB MEDIA

Euskaltel-Euskadik beste bost txirrindulariren kontratuak berritu dituela iragarri du: Antonio Angulo, Ibai Azurmendi, Unai Cuadrado, Peio Goikoetxea eta Txomin Juaristi. Horrenbestez, taldeak 17 txirrindulari iragarri ditu hurrengo denboraldirako, azken urteetako multzoaren eta harrobiaren aldeko apustua berretsiz.

Taldeak hamar kontratu luzatu ditu, asteazkenean baieztutako Mikel Aristi, Iker Ballarin, Jonan Bou, Gotzon Martin eta Antonio Sotorenak kontuan hartuta. Horrekin batera, Laboral Kutxa taldeko Unai Iribar fitxatu du Euskaletelek, eta Xabier Mikel Azparrenek, Mikel Bizkarrak, Julen Irizarrek, Mikel Iturriak, Juanjo Lobatok eta Luis Angel Matek taldean jarraituko dute.

Jorge Azanza kirol zuzendariaren arabera, kontratu horiek berritu izana pozgarria da: "Pozik gaude, berritze horiekin taldearen sendotasuna ziurtzaten dugulako".

Horrekin batera, Euskaltel-Euskadik azken urteetako multzoaren eta harrobiaren aldeko apustua berresten duela adierazi du.