Itxi

Txirrindularitza

Flandriako Munduko Txapelketa

21. postuan amaitu du Mikel Azparrenek 23 urtez azpikoen erlojupekoan

EITB MEDIA

Urrea Danimarkako Johan Price-Pejtersenek lortu du. Arratsaldean emakumezkoen erlojuaren kontrako proba jokatuko da, Ziortza Isasi (Eneicar - RBH Global) parte-hartzaileen artean dela.

  • Txirrindularitza

    Txirrindularitza

Gaur goizean jokatu da Flandriako Txirrindularitzako Munduko Txapelketako 23 urtez azpikoen erlojuaren kontrako lasterketa.

Knokke-Heisten hasi eta Brujasen amaitu da, eta 30,3 kilometroko ibilbidea izan du probak.

Azkarrena  Johan Price-Pejtersen (Danimarka) izan da, zilarra Luke Plappyrentzt (Australia) txirrindulariak kolkoratu du, eta brontzea Florian Vermeersch (Belgika) txirrindulariarentzat izan da.

Euskaltel-Euskadiko Mikel Azparren, berriz, lehen postutik 1:35era sartu da, eta, ondorioz, 21. postuan sailkatu da.

Arratsaldean, emakumezkoen erlojuaren kontrako proba jokatuko da, Ziortza Isasi (Eneicar - RBH Global) parte-hartzaileen artean dela.

SAILKAPENA

1. PRICE-PEJTERSEN, Johan (Danimarka) 0:34:29

2. PLAPP, Luke (Australia) 0:10era

3. VERMEERSCH, Florian (Bélgica) 0:11ra

...

21. AZPARREN, Xabier Mikel (Euskadi) 1:25era

EGITARAUA

Irailak 20, astelehena

23 urtez azpikoen gizonezkoen erlojupekoa (Knokke-Heist - Brujas, 30,3 km)

Emakumezkoen erlojupekoa (Knokke-Heist - Brujas, 30,3 km), 14:40-16:40; Ziortza Isasi (Eneicar - RBH Global) tartean

Irailak 21, asteartea

Emakumezkoen Junior mailakoen erlojupekoa (Knokke-Heist - Brujas, 19,3 km), 10:30-12:20

Gizonezkoen Junior mailakoen erlojupekoa (Knokke-Heist - Brujas, 22,3 km), 14:55-17:05