Txirrindularitza
77. edizioa
Noiz eta non hasiko da 2022ko Espainiako Itzulia?
EITB MEDIA
Herbeheretako Utrechten hasiko da abuztuaren 19an eta 34 udalerri igaroko dituzte hiru etapetan.
-
2021eko Vueltako irudia
Espainiako Itzuliko 77. edizioa 2022ko abuztuaren 19an hasiko da eta irailaren 11an amaitu.
Herbehereak aurreneko hiru etapak hartuko ditu eta Utrechten emango da irteera taldekako erlojupeko batekin. Abuztuaren 20an Hertogenboschen hasi eta Utrechten bertan amaituko da bigarren eguneko etapa eta 21ean Brabante Septentrional eskualdean jokatuko da irteera eta helmuga Bredan izango delarik.
Taldeen aurkezpena hilaren 18 egingo dute Utrechten bertan.
Hiru egunetan 34 udalerritik igaroko dira txirrindulariak, Sharon Dijksma Utrechteko alkateak konfirmatu duen bezala, "azkenean data ofiziala itxi dugu. Gogo handia genuen Vueltara Herbehereetan jokatzeko. Lanean ari gara dena ondo ateratzeko".