Txirrindularitza
Europako Txapelketa
Kung, erlojupeko Europako txapeldun bigarren urtez jarraian
A. B. E. | EITB Media
Stefan Kungek irabazi du Europako Txapelketako erlojupekoa. Suitzarrak zortzi segundo atera dizkio bigarren izan den Filippo Gannari eta Remco Evenepoel hirugarren izan da txapeldunarekiko 15 segundora.
-
Stefan Kung, erlojupeko Europako txapelduna. Argazkia: EFE
Stefan Kung da 2021ko erlojupeko Europako txapelduna, asteazken honetan garaipena lortu baitu Trenton (Italia) egiten ari den Europak Txapelketan. Suitzarrak bigarren urtez lortu du titulua erlojuaren kontrako proban.
Kungek 24 minutu eta 29 segundo behar izan ditu 22,4 kilometroko ibilbidea betetzeko. Filippo Ganna italiarra izan da bigarren 8 segundora, eta Remco Evenepoelek hirugarren postuan bukatu du, 15 segundora.
Tourreko egungo txapelduna den Tadej Pogacar ez da garaipena lortzeko lehian egon, eta 12. postuan amaitu du irabazlearengandik 1'21"era.
Erlojupekoaren sailkapena:
1 - KÜNG Stefan (Suitza) 0:24:29
2 - GANNA Filippo (Italia) + 8"
3 - EVENEPOEL Remco (Belgika) + 15"
4 - BISSEGGER Stefan (Suitza) + 23"
5 - WALSCHEID Max (Alemania) + 38"
6 - AFFINI Edoardo (Italia) + 39"
7 - ASGREEN Kasper (Danimarka) + 52"
8 - BODNAR Maciej (Polonia) + 1'04"
9 - CAVAGNA Rémi (Frantzia) + 1'06"
10 - ALMEIDA João (Portugal) + 1'17"
11 - VAN EMDEN Jos (Herbehereak) + 1'17"
12 - POGACAR Tadej (Eslovenia) + 1'21"