Itxi

Txirrindularitza

Astana-Premier-Tech

Omar Frailek Vuelta utzi behar izan du

EITB MEDIA

Hamabigarren etaparen erorikoaren ondorioz sorbaldako mina handitu da eta gainera gau oso txarra pasatu omen du.

  • Omar Fraile, artxiboko irudian

    Omar Fraile, artxiboko irudian

Omar Fraile (Astana-Premier Tech) txirrindulariak agur esan dio Espainiako Vueltari.

Santurtziko ziklistak atzoko Jaenen eta Kordobaren arteko hamabigarren etaparen erorikoaren ondorioz sorbaldako mina du eta gau oso txarra pasatu omen du. Bere taldeko arduradunek gaur ez ateratzea erabaki dute: "Insomnio izan du gauean, ezin izan du lorik egin. Atzoko istripuaren ondorioz sorbaldan zuen mina handitu egin da",

Fraileren zazpigarren parte-hartzea izan da aurtengoa.