Itxi

Txirrindularitza

Erori egin zen

Roglic: "Loria ez da arriskurik gabe lortzen"

EITB MEDIA

Jumbo Visma taldea pozik da elastiko gorria galdu zutelako eta Roglic, nahiz eta erori, ondo dagoelako.

  • Primoz Roglic, tropel erdian. Argazkia: EFE

    Primoz Roglic, tropel erdian. Argazkia: EFE

Primoz Roglic (Jumbo Visma) txirrindulariak elastiko gorria galdu zuen Espainiako Itzuliko hamargarren etapan. Ihesaldi luze batek saria izan zuen eta Odd Christian Eiking norvegiarra da lider berria.

Esloveniarrak bigarren mailako Almachar Mendatean jo zuen erasoa eta bere aurkari guztiak atzean utzi zituen. Maldan behera, abiadura handian eta bakarrik zihoala, erorikoa izan zuen. Zorionez ez zuen min handia hartu eta bizikleta gainean jarri eta Enric Masekin batera helmugaratu zen gainerako aurkari zuzenei denbora ateraz.

"Loria ez da arriskurik gabe lortzen. Erori ez banintz, hobe, baina ondo nago. Mugimenduak izan dira etapan eta hau lehiaketa bat da. Azkarregi jaitsi naiz eta errepidea irristakor egon da", adierazi zuen Roglicek helmugan.

Grischa Niermann Jumbo Vistma taldeko zuzendaria pozik azaldu zen helmugan, "elastiko gorria galdu dugu eta alde horretatik pozik gara. Indarrak aurreztu ahal izango ditugu orain. Bagenekien azken aldapa gogorra zela eta Roglicek eraso nahi zuen, pena jaitsieran erortzea, baina ondo dagoela ematen du".